El Carmen Indautxu

Proiektuak

Llevamos a cabo varios proyectos innovadores como STEAM: lorategia ikastetxean: errealitatea edo ametsa; en euskera Kimu eta Eki; Bachillerato Dual; el desarrollo del talento para detectar desarrollo precoz y/o Altas Capacidades; English through Stories en infantil; y otros proyectos internacionales como ErasmusPlus e Intercambio con Suiza en secundaria y bachiller.

CÍRCULO LECTOR eta SILENT READING MEET-UPs

Irakurmena hobetzea, ahozko adierazpena garatzea, irakurtzeko ohitura indartzea eta irakurketaren alderdi ludikoa aurkitzea helburu duen proiektua da.

(STEAM) Lorategia ikastetxean; Gu ere Uribe Kosta zaintzaren alde; astikoari STOP!

(Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics)

LHko 1. mailako eta DBHko 3. mailako ikasleengan zentratutako zeharkako proiektua, Batxilergoko 2. mailako partaidetzarekin, ikaslearen parte-hartzea bultzatu nahi duena bere ikaskuntzan: erronkak planteatuz eta irtenbideak bilatuz, sormena bultzatuz. Proiektu honen helburua da, halaber, STEAM esparruko karreretan emakumeen parte-hartzea sustatzea.

SCIENCE BITS

Zientzietako curriculum bat da, ikerketan oinarritua, eta ulertzen ikasteko diseinatua.

ENGLISH THROUGH STORIES

Ikasturte honetan, momentuz, Haur Hezkuntzako 1. mailan ezarri den metodologia berri honekin, hizkuntza testuinguruaren barnean eta modu praktikoagoan lantzen dugu, gure ikasleen komunikazioaren konpetentzia hobetzeko. Horrela, ikasleen motibazioa handitu, eta, aldi berean, ikasle bakoitzaren emozio-eremua hobetzen da.

KIMU eta EKI proiektuak

KIMU eta EKI proiektu metodologikoak IKASELKAR argitaletxe hezitzailearenak dira. Proiektu horiek, momentuz, Lehen Hezkuntzan gauzatzen dira: Kimu 1. eta 2. mailan eta EKI 4., 5. eta 6. mailan Inguru eta Euskara irakasgaietan. Diziplinarteko proiektua da (ikuspegi globalekoa), eta euskara eta euskal kultura ditu ardatz. Kimu eta EKI gure ikasleengandik hurbil dauden ikaskuntza-egoeretatik abiatzen dira, norberaren ikaskuntzari testuinguru bat emanez, erronkak proposatuz eta proiektukako lana bultzatuz.

Ikastetxeko proiektu gehiago ikusi